COVID-19ak hedatzen jarraitzen du herrian nahiz inguruetan, eta San Martin egoitzan ere eragina izan du gaitzak. Egoitzako arduradunek Uztarriari adierazi diotenez, duela egun batzuk zortzi positiboko agerraldi bat izan zuten, eta hori gainditu ostean, bigarren agerraldi bat izan dute orain. Azaldu dutenez, bederatzi egoiliarrek positibo eman dute, eta horiek denak sintomarik gabe ari dira gaitza igarotzen. Dena den, azaldu dute askok bakartuta igaro behar izan dituztela Eguberri, Urtezahar nahiz Errege egunak.
Gaitza gehiago ez zabaltzeko osasun eta segurtasun neurriak zorroztu dituzte egoitzan; alde batetik, bisitak bertan behera utzi dituzte, eta, bestetik, sakabanatu egin dituzte egoiliarrak.