Bihar ziren egitekoak Arkupehotsak egitasmoaren barruko aurtengo lehen emanaldiak Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, Mairu eta Antuxunatapatx musika taldeek igo behar zuten agertokira kontzertuak eskaintzera, baina bertan behera gelditu dira bi emanaldiak. Kulturazek adierazi duenez, laster emango dute data berriaren berri.