Grafiti tailerrarekin amaitu dituzte Gaztetxeak Gabonetarako antolatutako ekintzak

Maialen Etxaniz 2022ko urt. 8a, 14:22

Xake txapelketa, La Haine filmaren emanaldia, hitzaldia eta grafiti tailerra egin dituzte azken asteotan Azpeitiko Gaztetxean. 

Azpeitiko Gaztetxeko kideek hainbat ekintza antolatu zituzten Gabonetako opor garairako, eta joan berri den astean amaitu dituzte ekintzok. Hain zuzen, xake txapelketarekin ekin zioten antolatutako egitarauari abenduaren 23an, eta jende ugari animatu zen txapelketara. Xakeaz gain, La Haine filmaren emanaldia, Gabonetan tregoarik ez izeneko hitzaldia eta grafiti tailerra egin dituzte egunotan Gaztetxean.

Joan zen urtarrilaren 5ean egin zuten grafiti tailerra, eta bertaratu zirenek gafriti munduaren hastapenak ezagutzeaz gain, teknika horren inguruko xehetasunak ezagutzeko eta probatzeko aukera izan zuten. Gaztetxean egindako lehen saiakeren ostean, grafiti bat marraztu zuten Lasaorako bidegorria hasi aurreko pasabidean, Gaztetxeko urteurreneko abestiari erreferentzia eginez. 

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide