Agitazio eguna egin du Urola Erdiko GKSk urtarrilaren 29ko manifestaziora deitzeko

Maialen Etxaniz 2022ko urt. 9a, 13:29

Azpeitian eta Zestoan asanblada irekia, luntxa eta kale apainketa egin zituzten goizean zehar. Azkoitian ez zuten batzar irekirik egin, baina kale apainketa egiteko probestu zuten agitazio eguna, aldarriak kalera eramateko. 

Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazio nazionalak deitu ditu urtarrilaren 29rako Bilbon eta Iruñean, eta horren harira agitazio eguna egin zuen Urola Erdiko GKSk atzo. Azpeitian eta Zestoan asanblada irekia, luntxa eta kale apainketa egin zituzten goizean zehar. Azpeitian 50 lagun inguru elkartu zen Sindikatu Zaharrean egindako batzarrean. Zestoan, aldiz, 20 gazte inguru bertaratu zen Alonderon egindako bilkurara. Azkoitian ez zuten batzar irekirik egin, baina kale apainketa egiteko probestu zuten agitazio eguna, aldarriak kalera eramateko. 
 
Urtarrilaren 29an Bilbora joateko autobusa antolatu dute, eta Azpeitian, Azkoitian nahiz Zestoan eros daitezke txartelak. Azpeitiko Haginpe tabernan, Azkoitiko Dean tabernan eta Zestoako Portale tabernan jarri dituzte eskuragarri txartelak. Langabeek bost euro ordaindu beharko dute joan-etorria, eta soldatadunek 10 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide