Eneko Otaño eta Xabier Orbegozo Arria V.ak ostegunean egingo dute –ostiralean ziren elkartzekoak hasiera batean– apustuaren negoziazioa, Mendizabal jatetxean. 19:15erako jarri dute hitzordua bi aizkolariek, eta egin beharreko lanez-eta ariko dira hizketan.
Bi kirolarien prestatatzaileek joan zen ostiralean hitzartu zuten Beizamako eta Errezilgo aizkolariek apustua egitea; Mendizabalen egin zuten tratua eta seinaleak jarri egin zituzten. Orain, baina, egin beharreko lanak, apustuaren eguna, jokoan izango den diru kopurua eta materiala izango dituzte, besteak beste, hizketarako gai.