'La hija' eta 'Canta 2' filmak izango dira ikusgai igandean eta astelehenean

Julene Frantzesena 2022ko urt. 18a, 08:34

Igande arratsaldean, 16:30ean, Canta 2 animaziozko filma emango dute, eta ondoren, 19:30ean, La hija filma. Astelehenean ere ikusgai izango da La hija.

Igandean eta astelehenean hiru zinema emanaldi izango dira Soreasu antzokian. Hain zuzen ere, igande arratsaldean, 16:30ean hasita, Canta 2 animaziozko filma emango dute, eta ondoren, 19:30ean, La hija filma. Astelehenean ere ikusgai izango da La hija, 21:00etatik aurrera. Dagoeneko eskuragai daude emanaldi horietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean.

Canta 2 filma animaziozkoa da, AEBetan iaz ekoiztua, eta Garth Jennings da haren egilea. Honako hau, berriz, filmaren sinopsia: "Buster Moonek eta bere lagunek Clay Calloway rock izarra konbentzitu behar dute ikuskizun berri baten estreinaldian beraiekin bat egin dezan.

La hija filma, berriz, thriller generokoa da. Espainian egindako lana da, eta Manuel Martin Cuenca da haren zuzendaria. Honako hau da lanaren sinopsia: "Irenek 15 urte ditu eta adingabe arau hausleentzako zentro batean bizi da. Haurdun geratu berri da, eta Javier ikastetxeko hezitzaileetako bati esker bizimodua aldatzeko erabakia hartu du. Javierrek berarekin eta Adela emaztearekin mendilerroko leku isolatu eta malkartsu batean duten etxean bizitzea eskaintzen dio, haurdunaldia behar bezala igaro dezan. Baldintza bakarra da erraietan daraman haurtxoa bikoteari ematea. Itun ahul hori kolokan egon daiteke Irene bere barnean daraman bizitza hori berea dela sentitzen hasten denean".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide