Azkoitia-Azpeitia ISBren eta Esteponaren arteko biharko partida bertan behera gelditu da

Nerea Uranga

Azkoitia-Azpeitia ISBren aurreko norgehiagoka bat. (Argazkia: Mikel Amenabar)

Emakumeen Challenge Ligako Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak Esteponaren aurkako neurketa jokatzekoa zen bihar, igandea, 11:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Ligako hamazortzigarren jardunaldiko partida, hain zuzen ere. Esteponako saskibaloi taldean, ordea, COVID-19 kasuak atzeman dituzte, eta horregatik partida bertan behera gelditu da, Iraurgi saskibaloi klubak azaldu duenez. Oraindik ez dute zehaztu noiz jokatuko duten norgehiagoka hori.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide