Uztarriako bazkide direnek autokarabanan asteburu pasa irabazteko aukera izan dezakete. Autocaravanasazpeitia.com enpresaren eskutik antolatutako zozketan parte hartzeko, gaurtik ostegunera bitartean eman behar da izena, hemen.
Zozketaren irabazleak urtarrilaren 24tik apirilaren 4ra bitarteko asteburu batean egin ahal izango du irteera, eta autokarabana gidatzeko, 25 urte beteta izan beharko ditu gidariak.
Oharra: Bazkidearen datu pertsonalekin bete behar da galdetegia, eta bazkide bakoitzak behin bakarrik parte har dezake.