Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren bisita jaso zuten atzo, asteartea, ikastolan bertan. Izan ere, batxilergoko lehen mailako ikasleek haren Narrazioak liburua irakurri dute euskara ikasgaian, eta Euskal Idazleen Elkartearen Idazleak Ikastetxeetan programari esker, lan horren zein idazlearen hainbat bizipenen inguruan hitz egiteko abagunea izan zuten solasaldian.