Sansebastianak 2022

San Martin egoitzan ere gogotsu jo dituzte danborrak

Ihintza Elustondo 2022ko urt. 21a, 17:07

San Martin egoitzan jai giroa izan da azken egunotan, eta hango arduradunek azaldu dutenez, egoiliarrek behin eta berriro ospatu dituzte ezohiko sansebastianak.

Aurtengoan San Sebastian jai ofizialik izan ez den arren, herriko ikastetxeetan egin dituzte danborradak, eta kalean ere astindu dituzte zenbaitek atabalak. San Martin egoitzan ere jai giroa izan da nagusi azken egunotan, eta hango arduradunek azaldu dutenez, behin eta berriro ospatu dituzte ezohiko sansebastianak. "Eutsi denoi! Hurrengo urtean posible izango da eta", adierazi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide