Gaur, zapatua, bukatu da Sorturen hirugarren kongresua, eta alderdiko kideek hala erabakita, Arkaitz Rodriguez buru duen taldeak osatuko du zuzendaritza. Nazio Kontseilua osatuko duten kideen artean da Aritz Arzallus azpeitiarra; hain zuzen ere, Gipuzkoako arduraduna izango da.
Sortuko militanteek asteazkenetik atzora arte izan dute hautagaiak aukeratzeko tartea, eta gaur eman dute bozketaren emaitzen berri. Bilboko Bizkaia pilotalekuan egin dute kongresuaren itxiera ekitaldia, Independentziarako indarra lelopean, eta han jakinarazi dute Arkaitz Rodriguez buru duen zuzendaritza taldeak bozen %89 jaso dituela.