Uztarriaren zozketak

Arah taldearen 'Bazen behin' emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko urt. 24a, 11:54

Igandean izango da emanaldia, 18:00etan hasita, Soreasu antzokian. Bazkideek soilik parte hartu ahal izango dute zozketan, osteguneko 12:00ak bitartean.

Arah musika taldeak Bazen behin izeneko ganbera musika emanaldia eskainiko du datorren igandean, Soreasu antzokian. 18:00etan hasiko da, eta Uztarriak saiora joateko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Ostegunean –urtarrilak 27–, 12:00etan, amaituko da zozketan parte hartzeko epea. Lotura honen bidez eman daiteke izena zozketan.

Euskal kultura josi duten musika obren moldaketak dira emanaldiaren muina. Arah taldeko kideen arabera, tradizioaren elementuak abiapuntu harturik, dantza garaikidearekin eta perkusioarekin fusionatzen da ikuskizuna.

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide