2021ean 39 herritarrek jaso zuten alokairurako udal dirulaguntza

Julene Frantzesena 2022ko urt. 24a, 12:08

Enparan kalea.

Orotara, 47 eskaera egin zituzten herritarrek iaz, eta baldintzak betetzen zituzten 39 lagunek, batez beste, 1.936 euroko laguntza jaso dute.

Azpeitiko Udalak urtez urte banatzen ditu alokairurako dirulaguntzak, eta erakundeak jakinarazi duenez, 2021ean eskaera egin zuten 39 herritarrek jaso dituzte horiek. Iaz, orotara, 47 eskaera egin zituzten herritarrek, eta baldintzak betetzen zituztenek, batez beste, 1.936 euroko laguntza jaso dute. Gainera, erakundeak diruz lagundu dituen 39 herritarretatik hamahiruk 50 euroko laguntza gehigarria eskuratu dute, alokairuko etxebizitza Alde Zaharrean kokatuta dagoelako.

18 eta 35 urte arteko herritarren emantzipazioa errazteko xedez sortu zituen laguntzak udalak 2013an, baina gaur egun horik ez ezik, mugikortasun arazoak dituzten herritarrek, banatuta edo dibortziatuta daudenek, 70 urtetik gorakoek eta alargunek ere eska ditzakete laguntzak. 2021ean, guztira, 75.505 euro bideratu ditu udalak alokairuko dirulaguntzetara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide