Auto batek su hartu du 1766ko Matxinada kalean

Ihintza Elustondo 2022ko urt. 24a, 15:37

1766ko Matxinada kalean gertatu da ezbeharra. (Urtzi Oteiza)

15:00 aldera su hartu du auto batek 1766ko Matxinada kalean. Sistema elektrikoaren akats batek eragin du sua, eta dagoeneko lortu dute itzaltzea. 

Auto batek su hartu du gaur arratsaldean, 1766ko Matxinada kalean, 15:00 aldera. Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute sua itzaltzera, eta ibilgailuaren maletategia zabalduta lortu dute garrak itzaltzea. Haiek adierazi dutenez, sistema elektrikoaren akats batek eragin du sua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide