Zortzi urteren ostean, Euskal Kazetarien Elkargoko zuzendaritza batzordea utzi du Alex Silvak

Julene Frantzesena 2022ko urt. 25a, 10:00

Alex Silva.

2014ko otsailean eratu zuten elkargoa, eta lehen batzarrean eratu zutenetik zuzendaritza batzordeko kide izan da kazetari azpeitiarra.

Alex Silvak Euskal Kazetarien Elkargoko zuzendaritza batzordea utzi du, zortzi urtez talde horretako kide izan ostean. 2014ko otsailean eratu zuten elkargoa, eta lehen batzarrean eratu zuten zuzendaritza batzordea; Silvak orduan hartu zuen kargua –honako lotura honetan irakur daiteke hari Uztarria.eus-ek kargua hartu berritan egindako elkarrizketa–. Bi agintaldi eginda, baina, elkargoa utzi du.

Urtarrilaren 17an Bilbon egindako batzarrean eratu zuten zuzendaritza batzorde berria. Lehen agintaldian Lucia Martinez izan zen leehndakaria, eta bigarrengoan Txuskan Coteron; orain, Amaia Goikoetxeak hartu du haien lekukoa, eta Nekane Lauzirika izango da idazkari nagusia. Gainerako batzarkideak honako hauek izango dira: Begoña Beristain, Rosabel Argote, Kristina Zorita, Sergio Martinez, Amaia Fano, Mikel Pugarin, Julio Flor, Carmen Peñafiel eta Maite Redondo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide