Doctor Deseok beste kontzertu bat eskainiko du martxoaren 4an Azpeitian

Julene Frantzesena 2022ko urt. 26a, 12:53

Doctor deseo taldeko kideak.

Martxoaren 5eko emanaldirako sarrera guztiak agortu dira jada, eta horregatik, beste emanaldi bat eskainiko du bezperan: 22:00etan izango da Sanagustin kulturgunean, eta sarrerak salgai dira dagoeneko.

Doctor Deseo musika taldeak beste kontzertu bat emango du martxoaren 4an herrian, Kulturaz kooperatibak antolatuta. Martxoaren 5eko emanaldirako sarrera guztiak agortu dira, eta horregatik, beste emanaldi bat eskainiko du bezperan. Hain zuzen ere, larunbatez, izango da kontzertua, 22:00etan hasita, eta dagoeneko salgai daude hara joateko sarrerak 22 euroren trukean.

Doctor Deseok Maketoen iraultza lana aurkeztuko du Azpeitian bi egun horietan. Hamabi abestiko diskoa da abenduan kaleratu zuena, eta kanta horiek guztiak euskaraz abesten ditu Francis Diezek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide