Badu data Gaztetxeko Bertsio Gauak

Maialen Etxaniz 2022ko urt. 27a, 12:07

Gaztetxean egindako Bertsio Gau bateko artxibo irudia. (Azpeitiko Gaztetxea)

Martxoaren 12an egingo dute Bertsio Gaua Azpeitiko Gaztetxean. Datozen asteetan jakinaraziko dituzte egunaren inguruan hitz egiteko batzarrak noiz egingo dituzten. 

Azpeitiko Gaztetxeko kideek dagoeneko jarri diote data Bertsio Gauari. Hain zuzen, martxoaren 12an, larunbatez, egingo dute musika jaialdia Gaztetxean, eta eguna gordetzeko deia egin dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, datozen asteotan egingo dituzte eguna antolatzeko batzarrak Bertsio Gauan parte hartu nahi dutenekin, eta laster jakinaraziko dituzte bileren egunak eta orduak. 

2019an izan zen Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako azken Bertsio Gaua. 2020ko hitzordua ere zehaztuta zuten, baina orduan iritsi zen pandemia, eta bertan behera utzi zuten ekitaldia. Aurten, zailtasunak zailtasun, Bertsio Gaua berriro antolatzea erabaki dute Gaztetxeko kideek, eta horregatik zehaztu dute data dagoeneko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide