Uztarriaren zozketak

Arah taldearen ganbera kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko urt. 27a, 18:12

Igandean, urtarrilak 30, 18:00etan hasiko da emanaldia Soreasu antzokian. Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Bazen behin izeneko ganbera musika emanaldia eskainiko du Arah taldeak Soreasu antzokian, 18:00etan. Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Irune Bildosola eta Ainhoa Unanue bazkideak izan dira irabazleak.

Euskal kultura josi duten musika obren moldaketak dira emanaldiaren muina. Arah taldeko kideen arabera, tradizioaren elementuak abiapuntu harturik, dantza garaikidearekin eta perkusioarekin fusionatzen da ikuskizuna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide