Aurten ere ez dute Santa Ageda festarik ospatuko Matxinbentan

Nerea Uranga 2022ko urt. 28a, 12:08

2020ko Matxinbentako Santa Ageda festetako irudia.

COVID-19ak eragindako egoeragatik utziko dituzte bertan behera Santa Ageda egunaren, otsailaren 5aren, bueltan ospatu ohi dituzten festak.

Bigarren urtez segidan ez dute Santa Ageda festarik ospatuko Matxinbentan. COVID-19 gaitzak eragindako egoera kontuan hartuta erabaki dute aurten ere jaietako ekitaldirik ez egitea, ez auzoan ez auzoko Beheko tabernan.

Matxinbentako festen barruan, santa eskean ere atera ohi da herritar eta trikitilari talde bat, eta horiek ere aurten ez dute kopla kantari irtengo. Iaz, Iosu Arrizabalaga Izer trikitilariak trikitiak lagunduta hainbat kopla kantatu eta bideoz zabaldu zituen, Santa Ageda bezperako, otsailaren 4ko, usadio zaharrari segida emateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide