Ekoetxean saskiak egiteko tailerra antolatu dute otsailaren 6rako

Nerea Uranga 2022ko urt. 28a, 14:09

Otsailaren 6rako, iganderako, saskigintza tailerra antolatu dute Ekoetxean. 9 urtetik gorako haurrentzako zein helduentzako ikastaroa izango da, eta gaztain egurrarekin saski txikiak egingo dituzte.

Ordubeteko hiru txanda antolatu dituzte Ekoetxeakoek: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Doan da, eta tailerrak parte hartze mugatua izango du. Izena otsailaren 4a baino lehen eman beharko da Ekoetxean bertan, 943- 81 24 48 telefono zenbakira deituta edota museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide