Apirilaren 23ra atzeratu dituzte 'Go!azen 8.0' antzezlanaren bi emanaldiak

Anartz Izagirre 2022ko urt. 28a, 19:10

Labiren gaurko agerraldia dela eta hartu du Kulturazek bi saioak atzeratzeko erabakia, aretoen edukiera gehienez ere %60 izan baitaiteke.

Go!azen 8.0 antzezlanaren biharko bi emanaldiak apirilaren 23ra atzeratzea erabaki du Kulturaz kooperatibak. Izan ere, Labik egun indarrean dauden osasun neurriak otsailaren 13ra arte luzatzea erabaki du gaur egin duen agerraldian, eta aretoen gehienezko edukiera %60 da. Kulturazek nabarmendu duenez, Go!azen 8.0 antzezlanaren bi saioetarako sarrera guztiak agortuta daude, eta horregatik hartu dute saioak atzeratzeko erabakia.

17:00etako eta 19:00etako saioetarako sarrerak zituztenek, apirilaren 23an ordu berean joan ahal izango dute saiora. Bestalde, sarreren dirua itzultzea nahi dutenek apirilaren 15a baino lehen egin beharko dute eskaera, ebeloki@kulturaz.eus helbide elektronikora idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide