Euskal presoen eta iheslarien etxeratzea eskatu du beste behin Sarek

Anartz Izagirre 2022ko urt. 29a, 08:45

2022ko urtarrileko azken ostiraleko elkarretaratzea. (Azpeitiko Sare)

Atzo, ostirala, egin zuten hileko azken ostiraleko elkarretaratzea Azpeitiko Sarek deituta, eta hainbat herritar batu zen mobilizaziora.

Euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea izan zen atzo, urtarrilak 28, plazan. Azpeitiko Sarek deitu zuen mobilizazioa, eta hainbat herritarrek bat egin zuten deiarekin. Hileko azken ostiraletan egin ohi dute presoen aldeko kontzentrazioa, eta atzokoa, gainera, berezia izan zen, aste honetan jakinarazi baitute Espainiako Espetxe Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak Gotzon Aranburu preso azpeitiarra Euskal Herriratu egingo dutela. 

Joan zen apiriletik Dueñaseko (Palentzia, Espainia) espetxean dago preso azpeitiarra –orduan lekualdatu zuten Villenako (Alacant, Herrialde Katalanak) kartzelatik–. Dena den, ez dute zehaztu zein espetxetara eta noiz eramango duten. Azpeitiko Saren "positiboki" baloratu dute gerturatze hori, baina salbuespenezko legerik gabe Gotzonek etxean beharko lukeela nabarmendu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide