Zahartzaroari lotutako hainbat testu irakurri dituzte gaur Dinamoan

Anartz Izagirre 2022ko urt. 29a, 15:30

Hitzaren Eskolako ekitaldi irekia izan da gaur, zapatua, Dinamoan, eta lau idazlek zahartzaroarekin lotura duten hainbat testu irakurri dituzte saioan. Bestalde, Anari musikariak hainbat abesti jo ditu saioa borobiltzeko.

Zahartzaroa irakurgai lelopean, Hitzaren Eskolako ekitaldi irekia izan da gaur, zapatua, Dinamoa sormen gunean. Zahartzaroa gai hartuta, hainbat liburutako testu zatiak irakurri dituzte saioan Eider Rodriguezek, Ainhoa Alberdik, Mari Luz Estebanek eta Miren Agur Meabek —Iraia Eliasek ezin izan du azaldu—; besteak beste, Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Karmele Jaio idazleen testuak irakurri dituzte horiek saioan. Horrez gain, Anari musikari azkoitiarrak bizpahiru abesti kantatu ditu zuzenean saioa borobiltzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide