Top Market azoka egiten ari dira goizetik, plazan

Anartz Izagirre 2022ko urt. 30a, 14:57

11:00etatik hasita, hainbat postu ezarri dituzte Haginpe tabernaren kanpoaldean, eta musikaz ere girotu dute arratsaldea. 17:00ak arte izango da postuetatik buelta bat emateko aukera.

Top Market azoka jarri dute gaur, igandea, plazan, Haginpe tabernaren kanpoaldean. Moda, artisautza, dekorazioa eta bitxigintza uztartzen dituen azoka da Top Market, eta Oninpintage, Aizterri Home, Gigil Design, Elene Tamayo, Mono eta Holz Und Blech markak izan dira bertan beren produktuak saltzen. Gainera, MR. Soto eta Munizzio DJak arduratu dira giroa musikaz alaitzeaz.

Jasangarritasunaren aldeko mugimendua sustatzeko xedez sortu zuten Top Market, eta duela bi urte egin zuten lehen azoka Donostiako Tabakaleran. Orduz geroztik, Gipuzkoako hainbat txokotan ezarri dituzte postuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide