Izapide kontuak izango dituzte hizpide biharko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2022ko urt. 31a, 12:11

19:00etan hasita gauzatuko dute udalbatzarra, udaletxeko areto nagusian, eta hainbat puntu jorratuko dituzte, denak izapideekin lotutakoak.

Bihar, asteartea, egingo dute udal ordezkariek otsaileko ohiko bilkura. 19:00etan hasita gauzatuko dute udalbatzarra, udaletxeko areto nagusian, eta hainbat puntu jorratuko dituzte, guztiak izapideei lotutakoak.

Honako hau da biharko bilkuraren gai zerrenda:

1.- Udalbatzak 2022ko urtarrilaren 11n egindako batzarraren akta onartzea.

2.- Udalaren dirulaguntzen Plan Estrategikoa (2021-2023) eguneratzea.

3.- Iraurgi eta Ikasberri ikastetxeen dirulaguntza hitzarmena.

4.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.

5.- Udalaren erakunde publikoentzat eta Azpeitia Berritzen SArentzat 2021eko ordainsarien igoera.

6.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuaren hainbat kirol, harrera eta mantenu zerbitzu kontratatzea: lehen lotearen esleipena.

7.- Artzubia etorbidea 7-9 zenbakietan kokatuta dagoen IES Urola BHI ikastetxean sei gela gaitzeko proiektuari ezarri behar zaion eraikuntza, instalazio eta lanen zergaren hobaria.

8.- Alkatetzak 2021eko abuztuan eta irailean emandako ebazpenen berri ematea.

9.- Galderak eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide