Teruelera bidaia antolatu du Baigerak apirilerako

Maialen Etxaniz 2022ko ots. 1a, 14:34

Apirilaren 3tik 7ra egingo dute irteera, eta hainbat herri bisitatuko dituzte, tartean, Teruel, Molinos, Albarracin, Mirambel, Cantavieja eta Iglasuela del Cid. Autobusez egingo dute bidaia, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, Baigerako bazkide ez direnek ere irteeran parte hartzeko aukera izango dute. 

Azpeitiko Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak  Teruelera bidaia antolatu du apirilaren 3tik 7ra bitarterako –bost egun eta lau gau–. Bidaia autobusez egingo dute, eta irteeran zehar Terueleko (Espainiaa) hainbat herri bisitatuko dituzte: Teruel, Molinos, Albarracin, Mirambel, Cantavieja eta Iglasuela del Cid, besteak beste.

Dagoeneko ireki dute bidaian parte hartzeko izen-ematea, eta interesa dutenek Azpeitiko Halcon bidaia agentziarekin jarri beharko dute harremanetan. Baigerak jakinarazi duenez, "bidaia irekia" izango da, eta Baigerako bazkide ez diren herritarrek ere izena eman ahalko dute Teruelera antolatutako irteeran.

Era berean, Baigerak jakinarazi duenez, ekainean Italiara antolatu duen bidaian parte hartzeko zenbait leku geldintzen direla oraindik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide