Hezkidetza Foroaren barruko bigarren saioa egin dute gaur, asteartea, Emakumeen Txokoan. Ohi bezala, herriko ikastetxeetako ordezkariek, Gazteria Saileko arduradunek, udaleko ordezkariek, Emakume Txokoko dinamizatzaileek, Herri Hezitzaileko ordezkariek eta Harremonak egitasmoko arduradunek parte hartu dute Hezkidetza Foroko saioan.
Gaurkoan, nerabeen parte-hartzea izan dute hizpide, eta Txatxilipurdi elkarteko kide baten azalpenak entzuteko aukera izan dute. Hark "egunerokoan gazteekin aritzeko pistak eta gakoak" eman dizkie foroan parte hartu dutenei. Azalpenak entzunda, iritziak eta ideiak partekatzeko tartea ere izan dute.