Costa Blanca Bike Race mendi bizikleta proba irabazi du Iker Azkunek

Andoni Elduaien 2022ko ots. 2a, 10:17

Podiumeko goiko koskan, bi irabazleak. (Argazkia: utzitakoa)

Larunbatean eta igandean azkarrenak izan ziren Iker Azkune eta Jakes Uranga azkoitiarra. Bi etapak irabazita, Costa Blanca Bike Race mendi bizikleta proba irabaztea lortu zuten.

Iker Azkunek Costa Blanca Bike Race mendi bizikleta proba irabazi du. Joan den asteburuan jokatu zuten proba Alacanteko (Herrialde Katalanak) Calpe herrian, eta Jakes Uranga azkoitiarrarekin batera, mendiko bizikleta probako Half modalitatean nagusitu zen azpeitiarra. Bi etapa jokatu zituzten, lehena larunbatean eta bigarrena igandean; azpeitiarra eta azkoitiarra bi egunetan izan ziren azkarrenak.

Larunbatean, 31 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten, eta Azkune eta Uranga lehenak iritsi ziren helmugara, 1.34.11 denbora eginda. Igandean ere helmuga gurutzatzen lehenak izan zen bikotea. 50 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten, eta 2.54.59 denboran amaitu zuten proba. Bi egunetan egindako lanaren ondoren, podiumeko lehen koskara igo zen bikotea.

Uranga eta Azkune, bizikleta gainean. (Argazkia: Costa Blanca Bike Race)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide