Datorren astean ziren Lukiek eta Ezpalak Azpeitian kontzertuak eskaintzekoak, baina Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren pandemiari lotuta hartutako neurri murriztaileak luzatu egin dituelako, ekitaldia bi astez atzeratzea erabaki du Kulturaz kooperatibak. Horrenbestez, otsailaren 26an, zapatua, izango dira zuzenekoak Sanagustin kulturgunean, 21:00etan hasita.
Hilaren 12rako sarrerak erosita zituzten baina dirua itzultzea nahi duten herritarrek otsailaren 19a baino lehen egin beharko du eskaera, ebeloki@kulturaz.eus helbide elektronikora mezua idatzita. Dagoeneko eskura daiteke hilaren 26ko emanaldietarako sarrerak honako lotura honetan.