Ahalduntzerako baliagarriak diren amatasun ereduez hitzaldia izango da ostegunean

Julene Frantzesena 2022ko ots. 5a, 09:13

Ainara Gorostizuk eskainiko du solasaldia, 18:30ean hasita, Emakumeen Txokoan. Ahalduntzeko baliagarriak diren amatasun ereduez hitz egiteko zein hausnartzeko aukera izango da hitzaldian.

Amatasunari eta ahalduntzeari buruzko hitzaldia izango da asteazkenean, otsailaren 9an, Emakumeen Txokoan. Ainara Gorostizuk eskainiko du solasaldia, 18:30ean hasita. Ahalduntzeko baliagarriak diren amatasun ereduez hitz egiteko zein hausnartzeko aukera izango da hitzaldian.

Antolatzaileek azaldu dutenez, amatasuna "oso gutxi" landutako gaia da, baina urtez urte emakumeak jendartean zapalduta mantentzeko baliagarriak diren amatasun ereduak sustatu direla salatu dute. "Eredu ahalduntzaileak izango ditu hizpide Gorostizuk, baita amatasuna bizigarriagoa egiteko estrategiak ere".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide