Gizakia Helburu elkartearen Lasaoko zentroak 30 urte bete ditu, eta bertako arduradunekin eta bi erabiltzailerekin elkartu da Uztarria, zentroan egiten duten lana gertutik ezagutzeko. Droga mendekotasuna duten 26 lagun daude gaur-gaurkoz Lasaoko zentroan. Mendekotasunari aurre egiteko bidean, lan pertsonala egiten dute erabiltzaileek urtebetez, terapeuten laguntzarekin. Zentroaren arduradunek emandako datuen arabera, "prozesua gogorra izan arren", %70ek amaitzen dute egonaldia.