Otsailaren 14rako eskulan tailerra antolatu du Udal Liburutegiak

Julene Frantzesena 2022ko ots. 4a, 12:14

Haur Hezkuntzako 5. mailako haurrei zuzendutako saioa 17:30ean hasita egingo dute, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da liburutegian bertan. Plazak mugatuak dira.

Udal Liburutegiak eskulan tailerra antolatu du otsailaren 14rako, astelehena. Haur Hezkuntzako 5. mailako haurrei zuzendutako saioa 17:30ean hasita egingo dute, liburutegian bertan.

Plazak mugatuak izango dira, eta beraz, tailerrean parte hartu nahi duten umeek otsailaren 11ra bitartean eman beharko dute izena liburutegian. Parte hartu dezaketen haurren kopurua gaindituz gero, izena eman duten guztien artean zozketa egingo dutela adierazi dute saioaren antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide