Azoka Plaza berdez, Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 4a, 12:55

Azoka Plaza berdez argiztatuta, atzo. (Azpeitiko Udala)

Gaur, otsailak 4, Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Egun horrekin eta bere helburuekin bat eginez, eta "gaixotasun hori duten herritarrei elkartasuna" adierazteko, udalak berdez argiztatu du Azoka Plaza. Atzo iluntzean piztu zituzten argi berdeak, eta gaur iluntzean ere berdez argiztatuta egongo da Azoka Plaza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide