'Buscando a la magica Doremi' eta 'Delicioso' filmak izango dira ikusgai igandean eta astelehenean

Julene Frantzesena 2022ko ots. 9a, 08:07

Igandean eta astelehenean bi film ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian: Buscando a la magica Doremi eta Delicioso. Igandean, 16:30ean, emango dute haurren zuzendutako Buscando a la magica Doremi; eta igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan, Delicioso. Hiru emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke.

Buscando a la magica Doremi filma animaziozkoa da, Japonian 2020an egina, eta Junichi Sato zein Haruka Kamatani dira lanaren zuzendariak. Honako hau da film horren sinopsia: "Japoniara itzuli da Mire Yoshizuki 27 urteko bulegaria. Sora Nagase 22 urteko unibertsitateko ikaslea da, eta irakaslea izan nahi du. Reika Kawatani 20 urte ditu eta lanaldi partzialean aritzen da okonomiyaki denda batean. Hain desberdinak izan arren, zerbaitek elkartzen ditu hiru lagunak, abentura magiko batera eramango dituen harribitxi magiko batek, hain zuzen ere".

Honako hau da Buscando a la magica Doremi filmaren trailerra:

Delicioso filma, berriz, komedia generokoa da, iaz Frantzia egina, eta Eric Besnard da lanaren zuzendaria. Honako hau da filmaren sinopsia: "Frantzia, 1789. urtea, Frantziako Iraultza baino lehentxeago. Emakume baten ezusteko laguntzarekin, nagusiak kaleratu berri duen chef batek jatetxe bat bere kabuz irekitzeko kemena aterako du".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide