Santa Ageda bezpera ospatu dute ikastetxeetan

Maialen Etxaniz 2022ko ots. 4a, 18:25

Urteroko ohiturari jarraituz, santa eskeko koplak abestu eta makilak gogotik astindu dituzte Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek Santa Ageda bezperan. Bertsoz eta trikiti zein pandero doinuz alaitu dituzte ikastetxe atariak eta herriko kaleak.

Santa Ageda bezpera da gaur, otsailak 4, eta aurtengoan ere gogotik astindu dituzte makilak Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek. Ikastetxeko atarian, ikastetxe barruan zein kalean aritu dira santa eskeko koplan kantatzen. Ikasberriko ikasleak kalera atera dira goizean, eta santa eskean aritu dira herrian zehar. Karmelo Etxegaraikoek San Martin egoitzara egin dute bisita, bertako egoiliarren gozamenerako. Iraurgikoek goizean Goienetxe atarian astindu dituzte makilak eta arratsaldean San Martin egoitzara joan dira egoiliarrak kantuz alaitzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide