Zuzendaritza batzorde berria du Izarraitz igeri elkarteak

Julene Frantzesena 2022ko ots. 5a, 09:47

Azpeitiko igerilekuko irudi bat.

Edu Sudupe izango da presidentea, Pablo Etxeberria diruzaina eta Beñat Lopetegi idazkaria. Gainera, bi kide berri batu dira batzordera: Rafa Zubeldia eta Julen Agirrezabalaga.

Izarraitz igeri elkarteak zuzendaritza batzordea berritu berri du. Edu Sudupe izango da presidentea, Alex Etxeberriaren lekukoa hartu baitu hark. Gainera, batzorde berrian diruzain postua Pablo Etxeberriak izango du, eta Beñat Lopetegik egingo ditu idazkari lanak.

Bi batzordekide berri ere izango dira: Rafa Zubeldia eta Julen Agirrezabalaga. Horiez gain, taldean jarraituko dute Joxemai Etxeberriak, Julen Estebanek eta Haritz Elorzak. Hainbat urtez lan egin ondoren, batzordea utzi duten Izarraitzeko kideak, berriz, honako hauek dira: Omar Urbieta, Mailu Segurola, Iñaki Etxeberria eta Asier Zubizarreta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide