Urtz musika taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 7an

Julene Frantzesena 2022ko ots. 5a, 16:39

Urtz musika taldea.

90eko hamarkadan euskal musikaren eszenan indar handia izan zuen taldearen itzuleraz gozatu ahal izango da Sanagustin kulturgunean. Dagoeneko salgai daude kontzerturako sarrerak, 11 eurotan.

90eko hamarkadan euskal musikaren eszenan indar handia izan zuen talde baten itzuleraz gozatu ahal izango da maiatzaren 7an, zapatua, Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, Urtz taldeak kontzertua eskainiko du egun horretan, 22:00etan hasita. Dagoeneko eros daitezke sarrerak 11 euroren trukean, Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Hamar urtez agertokietatik kanpo egon ostean, Baga-Biga disketxearen eskutik Astiro lana kaleratu du Pasaiako taldeak. Urtz taldea 1988an sortu zuten, eta lehen lana, Ekaitzaren garrasia, 1992an argitaratu zuten kideek. Ondoren, 1994an, ikusi zuen argia Kaixo!, Hautsa astinduz eta Bizitzarekin dantzan kantak jaso zituen Hautsa astinduz diskoa. Azken diskoa, berriz, 2003an kaleratu zuen taldeak, Bilborock aretoan grabatutako zuzenekoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide