Yakovlev 42, Against You eta Ukabil taldeen kontzertuak izango dira zapatuan Gaztetxean

Julene Frantzesena 2022ko ots. 8a, 11:24

Ukabil musika taldea Gaztetxean eskainitako kontzertu batean.

20:30ean hasiko dira Urola Erdiko GKSk antolatutako emanaldiak, eta sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Larunbatean hiru kontzertu izango dira Azpeitiko Gaztetxean. Urola Erdiko GKSk antolatuta, Yakovlev 42, Against You eta Ukabil taldeak izango dira agertokian, 20:30etik aurrera. Emanaldietarako sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide