Gaztain egurrarekin saskiak egiten ikasi dute Ekoetxean

Maialen Etxaniz 2022ko otsailaren 6a

Saskigintza tailerra egin dute gaur goizean Ekoetxean, eta hainbat lagun animatu da tailerrean parte hartzera. Askotariko saski txikiak egin dituzte parte-hartzaileek. 

Gaztain egurrarekin saskiak egiteko tailerra izan da gaur goizean Ekoetxean. 9 urtetik gorako gaztetxo eta helduei zuzendutako ikastaroa izan da, eta hainbat lagun animatu da bertan parte hartzera. Forma desberdinetako saski txikiak egiten ikasi dute parte-hartzaileek ordubete inguru iraun duen tailerrean. 

(Argazkiak: Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide