Juan Antxieta musika eskolako ikasleek piano emanaldia eskainiko dute ostegunean

Julene Frantzesena 2022ko ots. 7a, 10:10

Asteburuan Andoainen izango den Piano Jaialdian parte hartuko duten hamabost ikasleak izango dira ostegunean Soreasuko agertokian. 20:00etan hasiko da emanaldia.

Asteburuan Andoaingo Piano Jaialdi entzutetsuaren 17. edizioa izango da, eta urtero bezala, Juan Antxieta musika eskolako hainbat ikaslek parte hartuko dute bertan. Zapatuan eta igandean izango da jaialdia, Bastero kulturgunean, eta hitzordu horren aurretik ikasitakoak jendaurrean erakusteko aukera izango dute Azpeitiko piano ikasleek.

Hain zuzen ere, piano emanaldia eskainiko dute Andoaingo Jaialdian parte hartzekoak diren musika eskolako hamabost ikasleek. Ostegunean izango da saioa, Soreasu antzokian, 20:00etatik aurrera. Herritarrek musika eskolako ikasleek eskainitako piano doinuez gozatzeko parada izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide