Katxalin elkartearen loteria kobratzeko beste bi hitzordu zehaztu dituzte

Ihintza Elustondo 2022ko ots. 7a, 12:35

Katxalin elkartekoak loteria saltzen izan ziren urrian Azpeitian.

Katxalin elkarteak loteriaren hainbat dezimo saldu zituen Azpeitian, eta saritua izan da haiek saldutako zenbakia: 81.748. Asteazkenean eta datorren astelehenean Baigeraren lokalean izango dira, kobraketak egiteko.

Katxalin bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen Gipuzkoako elkarteak loteriaren hainbat dezimo saldu zituen Azpeitian, eta saritua izan zen haiek saldutako zenbakia. Hain zuzen ere, 81.748 zenbakiaren hainbat dezimo saldu zituzten Azpeitian, eta txartel bakoitzaren jabeak hamabost euroko saria irabazi zuen. Diru hori kobratzeko, zenbait hitzordu zehaztu zituen elkarteak urtarrilean, baina oraindik ez dituzte sari guztiak banatu. Hori dela eta, beste bi aukera izango dira, zenbaki saritua dutenak diru bila joan daitezen.

Hain zuzen ere, asteazkenean –otsailak 9– 10:00etatik 12:30era eta datorren astelehenean –otsailak 14– 16:00retatik 19:00etara izango da saria kobratzeko aukera, Baigeraren lokalean. Txartelaren atzean norbere izen-abizenak idazteko eremu bat dago, eta atal hori beteta ekartzeko eskatu dute Katxalin elkartekoek, lana errazte aldera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide