Uztarriaren zozketak

Uztarriak Acunsa Gipuzkoa Basketen eta Juaristi ISBren partidarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Uztarria.eus 2022ko ots. 7a, 13:49

Derbia igandean, otsailak 13, jokatuko da 12:00etan Donostiako Illunben, eta Uztarriaren bazkideek osteguneko 12:00ak arte dute zozketan parte hartzeko aukera.

Acunsa Gipuzkoa Basket eta Juaristi ISB taldek pàrtida jokatuko dut igandean, otsailak 13, 12:00etan Donostiako Illunben, eta Uztarria Komunikazio Taldeak derbia ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek osteguneko, otsailak 10, 12:00ak arte izango dute zozketarako izena emateko epea zabalik. Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (irabazlea bazkide den egiaztatuko du Uztarriak).

Atzeratuta

Urrezko LEB ligako derbia jokatzekoak ziren urtarrilaren 8an Acunsa Gipuzkoa Basket eta Juaristi ISB 15. jardunaldiko partida, baina neurketa bertan behera gelditu zen, Donostiako taldean "hainbat positibo" atzeman ondoren. Derbiak data berria du, beraz, eta Uztarriaren bi bazkidek ikusteko aukera izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide