19 urtez azpikoen Espainiako selekzioak deitu du Mirari Uria

Andoni Elduaien 2022ko ots. 9a, 08:37

Mirari Uria.

Hilaren 14tik 21era bitartean egongo da kontzentratuta Uria Alfaz del Pi herrian (Alacant, Herrialde Katalanak). Oraingoan, entrenamendu saioak egiteko deitu dute azpeitiarra.

19 urtez azpikoen Espainiako selekzioak deitu du Mirari Uria Realeko jokalari azpeitiarra. Datorren astelehenetik, otsailak 14, hilaren 21era bitartean Alfaz del Pi herrian (Alacant, Herrialde Katalanak) kontzentratuko da taldea entrenamendu saioak egiteko. Pedro Lopez hautatzaileak 24 jokalari deitu ditu entrenatzera, eta horien artean izango da azpeitiarra.

Astebeteko egonaldian hainbat lan saio egingo dituzte; izan ere, apirilean hasiko dute 19 urtez azpiko emakumeen Europako Txapelketaren azken faserako sailkapen fasea. Espainiak aurkari izango ditu Herbehereak, Errumania eta Portugal.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide