KZguneak hainbat ikastaro eskainiko ditu martxoan zehar

Anartz Izagirre 2022ko ots. 9a, 09:52

Azpeitiko KZguneko irudi bat. (Anartz Izagirre)

Hainbat gairen inguruko saioak izango dira, eta aurrez aurrekoak, urrunekoak zein bideokonferentzia bidezkoak izango dira. Ikastaroetan izena emateko ohiko bideak ezarri ditu KZguneak.

Martxoan zehar Azpeitian izango diren ikastaroen berri eman du KZguneak, eta askotariko gaien inguruko saioak izango dira aurrez aurre nahiz online. Euskaraz, guztira, hamabost ikastaro eskainiko dituzte, eta besteak beste honakoak izango dira: smartphoneak eta tabletak erabiltzen ikasteko saioak, sakelako telefonoarekin bideoak eta argazkiak editatzen trebatzekoak, LibreOffice Calc erabiltzen ikasteko saioa eta Google aplikazioen ingurukoa. Honako lotura honetan kontsulta daitezke ikastaro guztiak eta horien inguruko xehetasunak zein ordutegiak.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea (Foruen Ibilbidea 18, Enparan Dorretxea, 1. solairua), astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide