Piano kontzertua eman dute Juan Antxieta musika eskolako ikasleek

Ihintza Elustondo 2022ko ots. 11a, 09:56

Andoaingo Piano Jaialdian parte hartzekoak diren musika eskolako hamabost ikaslek parte hartu dute Soreasu antzokian egin duten emanaldian.

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek piano kontzertua eman zuten atzo, osteguna, Soreasu antzokian. Asteburuan Andoaingo Piano Jaialdiaren (Gipuzkoa) hamazazpigarren edizioa izango da, eta han taularatuko dituzten abestiak jo zituzten zuzenean atzoko saioan. Andoaingo jaialdian parte hartzekoak diren musika eskolako hamabost ikaslek parte hartu zuten emanaldian, eta haiek eskainitako piano doinuez gozatzeko aukera izan zuten hainbat herritarrek atzokoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide