Uztarriaren zozketak

Acunsa Gipuzkoa Basketek eta Juaristi ISBk jokatuko duten partidarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko ots. 11a, 16:03

Igandean 12:00etan hasiko da derbia Donostiako Illunben, eta Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Acunsa Gipuzkoa Basket eta Juaristi ISB taldeek partida jokatuko dut igandean, otsailak 13, 12:00etan Donostiako Illunben, eta Uztarria Komunikazio Taldeak derbia ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Bazkide asko izan dira zozketan parte hartu dutenak, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Marian Agirre eta Gorka Urbistondo bazkideak izan dira irabazleak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide