Skatean gozatua hartu dute gaztetxoek lehen trebaketa saioan

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 12a, 18:06

40 bat haur eta gaztetxo elkartu dira arratsaldean Urola Ikastolako kirolgune estalian. Goizean, berriz, 80tik gora izan dira lau txandatan banatuta ikastaroa egin dutenak.

Gaztetxoak skatean trebatzeko bi saio ireki antolatu ditu udalak, eta gaur arratsaldean egin dute lehendabizikoa; hiru aste barru, martxoaren 5ean, egingo dute bigarrena.

40 bat haur eta gazte elkartu dira Urola Ikastolako estalitako kirolgunean, skatea menderatzen ikasten ari direnak batzuk, eta aurrez ondo trebatutakoak ere bai beste batzuk; bi orduz ibili dira aurrera eta atzera, arrapalatan gora eta behera.

Goizean ikastaroa egiteko aukera ere izan dute batzuek; 80tik gora gaztetxo elkartu dira ikastaroan, lau txandatan banatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide