Kalteak eragin dituzte Elkargunean eta bi dendatan, lapurreta egiten saiatuta

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 13a, 12:41

Elkarguneko atea, kristala apurtuta.

Ertzaintzak jakinarazi du pertsona bat atxilotu dutela, gertaera horiekin "zerikusia izan" dezakeelakoan. Ikertzen jarraitzen du poliziak.

Soreasuko Elkargunean, Enparan kaleko belar dendan eta Julian Elorza kaleko tatuaje estudioan lapurreta saiakerak izan dira gaur goizeko lehen orduetan. Ertzaintzak jakinarazi du pertsona bat atxilotu dutela, gertaera horiekin "zerikusia izan", eta jazotakoa argitzeko ikerketa zabalik mantentzen du poliziak.

Lapurreta ahaleginaren emaitzez xehetasunik ez du eman Ertzaintzak, baina ahalegin horretan eragindako kalte materialak agerikoak dira: belar dendako atea puskatu dute, eta Elkarguneko ateko kristala ere txikitu dute, besteak beste.

Enparan kaleko belar denda, gaur goizean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide