Yakovlev 42 eta Against You taldeek kontzertu bana eskaini dute Gaztetxean

Anartz Izagirre 2022ko ots. 13a, 16:05

Urola Erdiko GKSk antolatuta, kontzertuak izan ziren atzo, zapatua, Gaztetxean. Ukabil taldeak azkenean ezin izan zuen emanaldirik eskaini, baina Yakovlev 42 eta Against You taldeek girotu zuten zapatu iluntzea.

Against You eta Yakovlev 42 musika taldeek kontzertua eskaini zuten atzo, zapatua, Gaztetxean. Izatez, Ukabil taldeak ere emanaldia eskaini behar zuen, baina azken orduko gertaera bat medio, taldekideek ezin izan zuten kontzerturik eman. Halere, Gaztetxera joan zirenek erruz gozatu zuten beste bi taldeen emanaldiekin. Urola Erdiko GKSk antolatu zituen kontzertuok.

(Argazkiak: Urola Erdiko GKS)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide