Hilaren 26an izango da Hitzaren Eskolako hurrengo ekitaldi irekia

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 14a, 08:45

Irudi hau erabili dute 'Bingo nudista' iragartzeko kartelean.

Bingo nudista izena jarri diote hitzorduari, eta Metrokoadroka sormen laborategikoen eta eskolako ikasleen eskutik etorriko da, 12:00etan hasita, Dinamoan. Joan nahi dutenek gonbidapenak aurrez eskuratu behar dituzte.

Urtarrileko Zahartzaroa irakurgai literatur eta musika emanaldiaren ondoren, otsailerako ere ekitaldi irekia antolatu du Hitzaren Eskolak. Hilaren 26an izango da, 12:00etan hasita, Dinamoa sormen gunean, eta Bingo nudista izena jarri diote.

Metrokoadroka sormen laborategiko kideen eta Hitzaren Eskola bertako ikasleen eskutik etorriko da ekitaldia. "Gauza berezi bat... izenburu mundiala daukana", iragarri dute antolatzaileek sareetan, xehetasun gehiago aurreratu gabe.

Sarrera doan izango da, baina otsaileko azken zapatuan Bingo nudista zertan den jakitera joan nahi dutenek gonbidapena eskuratu beharko dute aurrez, lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide